Errekan Gora AZKOAGA ENEA Hotelean
2009-07-14 ¦ Azkoaga Enea
Aurten ere Errekan Gora musika jaialdia izango dugu gure herrian. Uztailak 18an AZKOAGA ENEA Hotelean eta 25ean Herriko plazan izango ditugu ikuskizunak.
Alain GIROUX eta J.Louis MAHJUN bikotearen ikuskizuna izango da uztailaren 18an, larunbata, gaueko 23tatik aurrera AZKOAGA ENEA Hoteleko lorategian. Bikote harrigarri honen eraginkortasuna klub txiki bateko eszenatokian zein jaialdi handi baten leher daiteke. Beraien ikuskizunak, konplizitatez eta umorez beteak, jazza eta rocka sortu ziren tabernetako giroa birsortzea baino ez du egiten; inprobisazioa joko arau bezala hartuta eta keinu erakargarri eta probokatzaileak nahasketa lehergarria osatzen dute. Horrek guzti horrek batera sortzen duen erakargarritasunak 90eko hamarkadako benetako ikuskizuna bihurtzen dute. Jean-Louisen biolinak eta mandolinak Alain Girouxen bluesari eta bere gitarraren erritmo zorrotzei erantzuten diote. Bat-batekotasuna, bi musikari handiren bihurkatze harmonikoak sasoi bete bete-betean.
