Nortzuk garen
Aurkezpena
Azkoaga Enea, Eskoriatzako (Gipuzkoako) alde historikoan dago kokatuta. Urte askoan zehar helduz joan den proiektu bati esker sortutako hotela da. Azkoaga Enea familia giroko etxea da eta azken ehun urtetan gerturatu den jende oro gustura hartu du bertan. Saltoki bat ere izan dugu eta lau belaunalditan Eskoriatzako herriari zerbitzua eskaintzeko lan egin dugu. Ehun urteko etxe hau kontserbatzeko asmoz, zaharberritu eta egokitu egin dugu. Hala,aurrerantzean, saltoki txiki bat duen hotel bat izango da. Zuen zain gaude!
Eraikinaren historia
Eraikina sutegi bat zen 1.900. urte hasieran. Nire birraitonak jakien saltokia zabaldu zuen. Bertan, eskoriatzarrek era guztietako produktuak eskuratu zitzaketen. Etxean aurkitutako kontu liburuei esker, herriko familiak nola antolatzen ziren jakin ahal izan da. Hala, baserritarrek trukea erabiltzen zuten, baserritik bertatik lortzeko modurik ez zuten beste produktu batzuk lortzeko. Kontu liburuetan, baserritarrek egindako trukeak ez ezik, ezkonberrientzako egindako erosketak ere apuntatzen ziren. Liburuok Ibarraundi Museoari eman dizkiogu.


