Ekintzen eskaintzak

Deskantsurako leku bat baino gehiago eskaintzen dugu. Gure bezeroekiko erabateko konpromisoa daukagu. Aisialdirako, gastronomiarako edota kulturarako eskaintza zabalak ditugu eurentzako. Azkoaga Enea hotelaren bidez ekintza ugaritan parte hartu dezakezue:

Enoturismoa: egun, Jatorrizko Izendapena daukan Bizkaiko Txakolinari lotuta gaude. Bisitak antolatzen ditugu Elorrioko upategi garrantzitsu batera, non, familia giroko txakolin upategi honetan dastaketa egin daitekeen.

Zikloturismoa: hoteletik ibilbide ezberdinak antolatzen ditugu bai bizikletaz eta baita oinez egiteko ere. Gure bezeroentzako lau mendi bizikleta ditugu inguru naturalaz goza dezaten.

Kultura: bisitak antolatzen ditugu herriko elizateetara eta Eskoriatzako Ibarraundi Museora ere.

Inguruetan programaturiko ekintzen eguneratutako agenda bisita dezakezu.

Turismo aktiboa gustoko baduzu, herria eta inguruak ezagutzeko beste aurkera bat eskeintzen dizugu Segway En-Medioren bitartez.

Eskoriatza

Urkuluko paisaia

  • Eskoriatzako argazkiak